Usurbilgo EH Bilduk herriko koordinatzailea eta ordezkarien hautaketa egiteko herri batzarra antolatu du

EH Bilduk II. Kongresua amaitu duela iragarri du eta orain, herriko eta lurraldeetako egiturak aukeratu behar ditu. Prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko Usurbilgo EH Bilduk herri batzarra antolatu du larunbat honetarako (maiatzak 22), Sutegiko erakusketa aretoan, 10:00etan: “Aspaldiko partez, batzarra modu presentzialean egiteko aukera izango dugu, beraz, bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu besarkada estu bat!”. Batzar honetan EH Bilduren herriko koordinatzailea eta ordezkariak hautatuko dira.

Izen-ematea

EH Bilduk jakinarazi du herri batzarrean parte hartzeko ezinbestekoa dela aurrez izena ematea honako helbide honetan: https://labur.eus/Q2rEJ

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.