
Maiatzaren 23an Sagardo Egunaren XXXX. edizioa ospatzekoa zen, baina iaztik bizitzen ari garen pandemiak eraginda, 2021eko Sagardo Eguna ere etxetik ospatzeko deia egin du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Aurten kalera atera gintezke baina ospakizun haundirik egin gabe eta beraz, iaz bezala etxeetan baserritarrez jantzi, etxeko balkoi, leiho eta atariak apaindu eta txotx egiteko deia egin du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak.
Maiatzaren 23an txotx egizu
Iaz bezala, sagardoari eta sagardo ekoizleei gorazarre egiteko, Sagardo Egunean argazkiak edo bideoak ateratzeko deia egin da: “Maiatzaren 23an txotx egizu sagardo botila batekin eta sare sozialetan partekatu!”. Horretarako erabili #sagardoeguna eta #UsurbilgoSagardoEguna traolak.
IAZ HerritarreK ZABALDUTAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
BIDEOAK