Santuenea Elkarteak antolatuta, gaur (maiatzak 21) bertako sendabelarren inguruko tailerra eskainiko da. Tailerra teorikoa eta praktikoa izango da. Inguruan ditugun sendabelarrez arituko dira: ezaugarriak, nola erabili… alderdi guzti horiek aztertuko dituzte.
Tailerra Santuenea Elkartean egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Interesa dutenek aurrez izena eman behar dute telefono honetara deituz: 670 027 731.
Bigarren tailerra
Maiatzaren 28an (ostirala) bigarren tailerra eskainiko da. Leku eta ordu berean, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.