Usurbilgo Zuen Ahotsa musika talde gazteak ‘Naizena naiz’ kantu berria kaleratu du

Usurbilgo Zuen Ahotsa musika talde gazteak Naizena naiz kantu berria kaleratu du. Konfinamendu garaian lehen aldiz abesti bat kaleratu zuten, Pink artistaren ‘Try’ kantu ezagunaren euskarazko bertsioa. Oraingoan honetan hirukote formatuan osatu da taldea: Anuk Harreguy (ahotsa eta gitarra), Nora Agirretxea (baxua) eta Aiala Beatok (bateria).

Kantua Haritz Harreguyk grabatu eta nahastu du San Estebanen duen estudioan eta Bideolan arduratu da bideoaren grabazioaz.

Konfinamenduan kaleratutako abestia

Pink artistaren Try kantu ezagunaren euskarazko bertsioarekin, lau neska hauek, bere senideengandik jasotako musikarekiko maitasun eta pasioa itzuli nahi izan zieten: Anuk eta Nora; Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak eta Mark eta Aiala; Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika-ko gitarra-jotzailearen eta Mauka Musikagintzako ‘Ñako’ Beato-ren lobak. Grabaketak norbere etxean eta nahasketa Haritz Harreguy estudioan egin ziren.

HITZAK – Anuk Harreguy

Nere izatearen ongarri
gure arteko harremana.
Buruan dabilkizuet sarri
baina ezin egon batera.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle,
itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

Tximeletak gora ta behera
nirekin zaudetenean,
baita zuen irrifar hori
sentitzen dudanean.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle
Itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.