Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat eragilek 2021eko Kultur Bira aurkeztu dute

Arg.: Kultur Bira

Pasa den ostiralean Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat eragilek 2021eko Kultur Bira aurkeztu zuten. Iaz bezala aurten ere herriko eta auzoetako jai eta ospakizunak Kultur Bira formatoan egingo dira baina berritasun batekin: ez da Kultur Bira bakar bat izango, hainbat baizik. Kultur Birak ere sare sozialetan presentzi gehiago izango du: Twitterren, Facebooken, Instagramen eta Youtuben.

Luken Arkarazo, kultura zinegotzia

“Uste dugu herritarrek emandako erantzunak argi erakusten duela iaz Kultur Birak funtzionatu zuela eta emandako pauso hori egin beharrezkoa zela. Dena bertan behera gelditzen ari zenean, udako kultur eskaintza bermatzeko apustua egin genuen, Covid19-aren testuinguruan, kultur eragileentzako zein herritarrentzako segurua izango zen formatuan: ezohiko espazioetan, distantziak mantenduz, desinfekzioa bermatuz, aforoa edo edukiera kontrolatuz eta ekitaldietara joateko aukera berdintasuna bermatuz”.

Kultur Bira propioak

Aurten, ez da Kultur Bira bakarra izango, hainbat baizik, antolaketan diharduten herri-auzoetako jai batzordeek (Kalezar, Sanesteban, Atxegalde, Santuenea eta Aginaga) euren Kultur Bira propioak egiteko urratsa egin baitute: “Ez dira festak izango, baina euren ohiko festa egunak baliatuko dituzte zenbait ekitaldi antolatzeko, euren herri-auzoetan kultur eskaintza bermatzeko”.

Usurbil eta Kalezarko Kultur Birak

Usurbilgo Kultur Birak eta Kalezarkoak kointziditu egingo dute zenbait egunetan: Usurbilgoa ekainaren 11tik uztailaren 17ra bitartean izango da, eta Kalezarkoa ekainaren 24tik 27ra.

2021eko Kultur Biraren antolatzaileak

2021Eko Kultur Biraren antolatzaileak ondorengoak dira:

  • Kalezar, Sanesteban, Atxegalde, Santuenea eta Aginagako jai batzordeak.
  • Xauxar txosna batzordea.
  • Noaua” Kultur Elkartea eta Hitz Aho guraso elkartea.
  • Ziortza gazte taldea.

usurbilkultura.eus

Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskatu beharko dira, nahi adina, lehentasunezko biak zeintzuk diren adieraziz. Sistemak ekitaldiak izan baino bi egun lehenago egingo du zozketa, eta email bidez jakinaraziko zaie herritarrei sarrerak egokitu zaizkien edo ez. Osasun neurriak bermatuta izango dira.

Bi guNE HANDI

Usurbilgo Kultur Birak bi gune handi izango ditu, Artzabalgo frontoia eta Udarregiko plaza borobila, eta formatu txikiagoko agertoki gehiago ere izango dira herri-auzoetan. Egitaraua jasoko duen liburuxka astebete lehenago banatuko dute etxez etxe: “Era guztietako gustuak asetzen saiatu gara: haurrentzako ekitaldiak, gazteentzat, helduentzat…”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.