
Arg.: Noaua!
Hurbilago Elkarteak ekimen berri baten aurkezpena egin du. Hurbilagoren saltokietan erosketak egitearen truke, “Usurbil bizi, Usurbilen erosi” poltsa berrerabilgarriak doan jasoko dira. Ekimen honen helburua herrian bizi eta etxetik gertu, Usurbildik atera gabe kontsumitzea sustatzea da.
Hurbilago Elkarteak iaz erosketa-orga sorta zozketatu zuten, merkatari eta ostalarien elkarteko kide diren Usurbilgo saltokietan. Eta duela bi urte moduan, Hurbilagoren kolore ofizial bilakatu den laranja bizidun poltsa berrerabilgarriak eskuragarri jarri ditu.