
Usurbilgo Tadamun elkarguneak antolatuta, maiatzaren 15ean (larunbata), “Aurrera Palestina tinko” lemapean, elkarretaratzea egingo da Israelgo estatuak Palestinaren aurka egindako bonbardaketak eta heriotzak salatzeko eta palestinarrei elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan egingo da, arratsaldeko 20:00etan.
Tadamun elkargunea
Aste honetan Israelgo estatu sionista eta terroristak ikeragarrizko bonbardaketak burutu ditu palestinarren aurka. Ostegun gauez, Gazako kontzentrazio eremuan lurreko inbasio militarrari ekin dio. Lurreko eta itsasoko artilleriaz lagundurik. Milaka zauritu eta momentuan zanbatu gabeko erahildakoak eraginaz. Bitartean, gure instituzioak kasurik hoberenean, mutu darraite edo bestela Israelgo entitate SioTerroristari gure babesa eskeini diote. Eta hori, ezin dugu inolaz ere onartu. Gure bihotz eta sentimenduak Palestinar herriakin baidaude. Nola bestela, nazien ikasle aurreratuek burutzen dituzten basakerien aurrean ezin gara mutu geratu. Zatoz maiatzaren 15ean, arratsaldeko 20:00tan Mikel Laboa plazara. Gu Palestinarekin. Estatu Sionistari sua”.
Informazio gehiago