Usurbilgo Lanbide Eskolak maiatzaren 12an eta 15ean Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu

Usurbilgo Lanbide Eskolak Aurrematrikulazio kanpaina ekainean bideratuko duen arren, 2021-22 ikasturtera begira, instalakuntzak eta proiektua ezagutarazteko Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu; lehena maiatzaren 12an eta bigarrena maiatzaren 15ean.

Usurbilgo Lanbide Eskola

“Aurrematrikula garaia ekainean bada ere, DBH eta Batxilergoko ikasleak etorkizunean zer egin nahi duten pentsatzen hasiak dira dagoeneko. testuinguru honetan antolatu ditugu ate irekien jardunaldiak. Maiatzaren 12an, asteazken arratsaldez, eta maiatzaren15ean, larunbat goizez. Egoerak hala uzten badu behintzat, aurrez-aurrekoak izango dira eta beraz, bisita gidatuotarako aurrez eman beharko da izena , talde txikietan egingo baitira saioak. Usurbilgo Lanbide Eskola eskaintza gerturatu nahi diegu ikasle berrie, erdi zein goi mailako zikloetan ikasi daitekeena aurkeztuz. Eta ikasitakoa praktikan jartzeko Lanbide Eskolak dituen bideen berri ere emango dugu.

Ikasleak enpresaren mundura hurbiltzea da Usurbilgo Lanbide Eskolaren lehentasunetako bat. Enpresetan praktikak egiteko aukera asko dituzte ikasleek. Bigarren ikasturtean, hiru hilabeteko egonaldia egiten dute enpresa batean.

Bestalde, Dual programan ere parte hartu dezakete. Horrela, urte oso batean zehar ikasketak uztartzen dituzte enpresa batean, kontratuarekin lan eginez”. 

Badira aukera gehiago ere. Aurreko ikasturtean martxan jarri zen Enpresan Prestakuntza izeneko ekimena. Ekimen honen bitartez, ikasleen beraien zikloa hasten diren momentutik uztartu ditzakete ikasketak, arratsaldeetan astean 6 orduko praktikak burutuz enpresan.

Azken aukera, Erasmus programa izango litzateke: ikasleek atzerrian egonaldiak egiteko aukera eskaintzen duen egitasmoa. Covid19ak sortu duen egoera dela eta aurtengo ikasturtean ezingo da atzerrian egonaldirik antolatu Erasmus proiektuaren baitan. Baina Usurbilgo Lanbide Eskolak proiektu honetan lanean jarraitzen du, atzerriko enpresekin harremanak sendotuz eta beste ikastetxeekin elkarlanean, datorren ikasturtean, egoerak uzten badu, ikasleek beraien praktikak atzerrian egiteko aukera izan dezaten”. 

ATE IREKIEN JARDUNALDIAK

Maiatzak 12, asteazkena

  • 16:00-17:30 Erdi Maila.
  • 17:30-19:00 Goi Maila.

Maiatzak 15, larunbata

  • 10:00-11:30 Erdi Maila.
  • 11:30-13:00 Goi Maila.

Lanbide Eskolaren eskaintza

Erdi Mailako zikloak

  • Administrazio Kudeaketa
  • Instalazio Elektriko eta Automatikoak
  • Hozteko eta Beroa sortzeko Instalazioak
  • Mekanizazioa

Goi Mailako zikloak

  • Administrazioa eta Finantzak
  • Automatizazio eta Robotika Industriala
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
  • Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua
  • Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa
  • Energia Berriztagarriak

Jardunaldiotarako izen emateko

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.