2020. urteko abenduan eman zen aditzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Dagoeneko proiektuan parte hartuko duten udalerri guztietara joango diren artistak zeintzuk diren jakinarazi dute. Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazle usurbildarrak Etxarri-Aranatzera (Nafarroa) eta Artziniegara (Araba) joango dira, hurrenez hurren; Usurbila, berriz, Itxaro Borda idazlea etorriko da.
2020an Udalbiltza lanean hasi zen proiektu hau finantzatu eta artistak euren herrietan jasoko zituzten udalen bila. 2021eko urtarrilean ireki zen artisten beka-deialdia, eta bertatik 73 proposamen artistiko jaso ziren; 21 literatura lan, 24 antzezlan eta 28 film labur. Artistek zein herritara joango ziren jakin gabe, euren proposamen artistikoa azaldu behar zuten eta era berean eremu ezberdinetara egokitzeko malgutasun planteamendu bat aurkeztu.
Epaimahaia
Hamar pertsonaz osatutako epaimahak hartu du erabakia, hain zuzen martxoaren 23an erabaki zen zein artistak jasoko zuten beka hori. Hurrengo egunean egindako beste saio batean erabaki zen zein udalerritara joango zen artista bakoitza.
- Udalbiltzako Lehendakaria (bozkarekin).
- Udalbiltzako 2 teknikari (bozkarik gabe).
- Udalbiltzako idazkaria (bozkarik gabe).
- Geuretik Sortuak proiektuko Kultur Teknikaria (bozkarekin).
- Udalbiltzaren Batzorde Eragileko bi kide (bozkarekin).
- Proiektuak barnebiltzen dituen hiru kultur diziplinetako (literatura, antzerkia, zinema) 3 aditu (bozkarekin). Hiru aditu hauek eskarmentudun artistak dira: antzerkigintzan Eneko Arrate dinamizatzailea, zinegintzan Telmo Esnal zuzendaria, eta literaturan Lur Gallastegi idazle eta irakaslea.
26 artista
Guztira 26 artista izan dira hautatuak; horien artean kulturaren munduko pertsona esanguratsuak, eta ezezagunagoak diren batzuk ere: 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia. Era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere.
Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioaren hautaketa
Literatura
- Amasa-Villabona: Maitane Perez
- Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
- Artziniega: Ugaitz Agirre
- Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
- Larrabetzu: Nahia Zubeldia
- Leitza: Garazi Albizua Castelao
- Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
- Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
- Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
- Urepele: Iban Garro
- Usurbil: Itxaro Borda
- Uztaritze: Edorta Jimenez
- Zaldibia: Peru Calabaza
- Zestoa: Danel Lauzirika
- Zuia: Bertol Arrieta
- Zumaia: Fito Rodriguez
Antzerkia
- Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
- Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
- Bergara: Oier Zuñiga
- Oiartzun: Lore-more konpainia
- Oñati: Bon bon noir konpainia
Zinema
- Hernani: Raúl Barreras
- Baigorri: Josu Martinez
- Galdakao: Leire Egaña
- Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
- Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet
Ekitaldia
Hautatu diren kultur proposamenen berri emateko, udalerrietako ordezkariek eta hautatuak izan diren artistek elkar ezagutzeko eta egonaldi-garaiari hasiera ofiziala emateko, Udalbiltzak maiatzean prentsaurreko ekitaldi bat antolatzeko asmoa du. Bertan jakinaraziko da data eta lekua.
Informazio gehiago