Oiardo Kiroldegiak udan eskainiko dituen ikastaroen berri eman eta izen-ematea zabaldu du, maiatzak 7tik 20ra, Internet bidez. Ikastaroak uztailaren 5etik 30era bitartean izango dira eta helduentzako zein haurrentzako eskainiko dira.
Izen emateko formularioa bete behar da
2020ko ereduari jarraituz, interesa dutenek formulario bat bete beharko dute, erabiltzailearen datu pertsonalak eta zein ikastarotan izena eman nahi duen adieraziz. Izena emateko epea amaitzen denean, plaza baino izen-emate gehiago baleude, zozketa egingo litzateke: maiatzaren 21ean egingo da, eta mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie plaza egokitu zaien edo ez.
formularioak
Haurrentzako ikastaroak
Haurrei bideratutako eskaintzan, adinaren arabera eskainiko diren ur jarduerez gain, kirol txokoak eta eskalada ikastaroak izango dira. Kirol txokoetan bi txanda izango dira: lehenengoa hilaren 5etik 16ra eta bigarrena hilaren 19tik 30era.
Helduentzako ikastaroak
Helduei bideratutako eskaintzan, spining, pilates, mantenu gimnasia, aquagym eta edadetuei zuzendutako jarduerak daude.
Informazio gehiago