Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta hiru kultur ekimen datozen egunetan: ‘Ane’ filma, ‘Konpromisoak’ antzezlana eta ‘Basabi’ eta ‘Kimu’ taldeen kontzertua.

Asteburu honetan Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatutako “Udaberriko Ekitaldiak” ekimena hasiko da eta maiatzaren 15ean amaituko da. Hiru kultur ekintza antolatu dira: “Ane” filma, “Konpromisoa” antzezlana eta “Basabi” eta “Kimu” taldeen kontzertua.

Maiatzak 7, ostirala

  • 19:00 “Ane” filmaren proiekzioa Sutegin.
  • Xehetasunak: “David Pérez Sañudok zuzendu duen pelikula. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen”.
  • Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus atarian salgai.

Maiatzak 8, larunbata

  • 19:00 “Konpromisoa” antzezlana Sutegin.
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao.
  • Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.
  • Xehetasunak: “Antzezlan honek jorratzen ditu gizartean puri-purian dauden gaiak: adiskidetasuna, etika edo elkarrekiko konpromisoa.  Aspaldiko lagunak pisua erosteko eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?”.
  • Sarrerak: AGORTUAK.

Maiatzak 15, larunbata

OHARRA: Osasun arrazoiak tarteko, bertan behera geratu da “Basabi” eta “Kimu” taldeen kontzertua. Antolatzaileek emanaldia ekainera atzeratu dela jakinarazi dute. Jexux Artze Kultur Elkarteak eta Udalak adierazi dute aurki iragarriko dutela data berria: “Dena den, nahi duenak dirua berreskuratzeko aukera izango du kultura@usurbil.eus helbidera idatzita”.

  • Xehetasunak: Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute”.
  • Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.
  • Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin”. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.