Gazteak larrialdi egoeran daudela salatuko du Ernaik gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Gaur arratsaldean (maiatzak 7) Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioetan gazteak larrialdi egoeran daudela salatuko du Ernaik. Egoera larri hau iraultzeko formula eraldaketa soziala eta burujabetza direla aldarrikatuko du kaleetan gazte erakundeak.

Hiriburuetan mobilizazioak

Maiatzaren 7ko mobilizazioak 18.00etan egingo dira hurrengo tokietan:

  • Donostian, Bulebarrean.
  • Iruñean, San Frantzisko plazan.
  • Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan.
  • Bilbon, Jesusen Bihotza plazan.

Usurbilen hitzordua

Usurbilgo Ernaik Donostiara trenez joateko hitzordua jarri du, 17:24ko trenean hain zuzen ere: “Gazteak larrialdi egoeran gaude! Nekatuta eta haserretuta, etorkizunik gabe utzi gaituztelako, maiatzak 7ko mobilizazioetara batuko gara herriko gazteak. Ostiral hontan, usurbilgo gazteak 17:24tako trena hartuko dugu Bulebarrean elkartzeko!

Ernai

“Gazteok larrialdi egoeran gaude. Langileriaren eta modu zehatz batean gazteriaren prekarizazio prozesuak azken hilabeteetan azeleratu egin da. Kapitalak, covid19aren osasun krisialdia baliatu du gazteon bizi baldintzetan atzera urratsak emateko eta era berean aurretik zetorren krisi sozial, ekonomiko, ekologikoa… ikusarazi eta azkartu egin da. Larrialdi egoeraren aurrean neurriak har daitezen eta baita gure alternatiba nondik garatzen den aldarrikatzeko mobilizatuko gara. Maiatzaren 9an bukatzen den ‘estado de alarma’ elementu koiunturala baliatuz, gazteon ezinegon eta prekarizazio prozesu estrukturalei erantzungo diegu.

Batetik, gazteok larrialdi egoeran gaudela salatuko dugu. Gazteon prekarietate egoera larriagotzen ari da, ez dugu ez etorkizun ez orainean modu duinean bizitzeko aukerarik. Etxebizitza eta enpleguaren problematikak larriagotuz doaz. Horri gehitu egoera honek zein eragin duen gazteon osasun mentalean: harremantzea debekatuta, gazteon kriminalizazioak… depresioa eta suizidio kasuak gora egin dute azken hilabeteotan gazteon artean.

Egoera hau iraultzeko ordea, gazteok badakigu zein den formula edo alternatiba: eraldaketa soziala eta burujabetza. Testuinguru honetan, eraldaketa sozialean urratsak ematea inoiz baino beharrezkoagoa da, eta horretarako gehiengoak artikulatzea egokitzen zaigu. Era beran, indar horiek burujabetzaren bidean jartzea dagokigu.

Urrats horiek emateko, ordea, antolakuntza eta borroken artikulazioa ezinbestekoa da. Datorrenaren aurrean antolatu eta kapitalaren ofentsibaren aurrean elkarrekin ekiteko prestatzea dagokigu. Oraina gurea da eta esku artean daukagu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.