Maiatzaren 8an euskal presoen auziari aterabide bat eskatzearen aldeko mendi martxa Andatzara

Maiatzaren 8an (larunbata) euskal presoen auzia behin betiko konpontzeko Sarek Euskal Herriko 650 mendi tontorretara martxak antolatu ditu eta horietako bat Usurbildik abiatuko da, Andatzara hain zuzen ere. Hitzorduan parte hartzeko izena aurrez emateko aukera dago 650tontor.sare.eus atarian (herria eta gailurra hautatu behar dira).

2020ko urriaren 3an Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko Sarek eginiko deialdia 2021eko maiatzaren 8ra arte atzeratzea erabaki zuten eguraldi txarraren ondorioz. Beraz, igande honetan, “Izan Bidea” dinamikaren bueltan euskal presoen auziari aterabide bat eskatzearen aldeko mendi martxak burutuko dira: “Presoak etxerantz itzultzeko bidearen hasiera aldarrikatuko dugu, eta, helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da urruntze-politika bertan behera uztea eta gradu-progresioa aplikatzea preso guztiei”.

Tontor guztietan egun eta ordu berean elkartzeko hitzordua finkatu du Sarek. Adierazpen bateratu bat irakurriko da une horretan, eta “Ikusi mendizaleak” kanta ezaguna abesteko gonbita egingo die Sarek tontorretara igotakoei: “Izan gaitezen bidea. Batu gaitezen ibiltarien sare zabal honetara, bizikidetzaren, bakearen eta konponbidearen alde. Ekimen polita eta esanguratsua da, erakusteko prest gaudela urratsak emateko, aldapan gora edo aldapan behera, baina guztiok batera, euskal presoen eskubideen urraketa desager dadin”.

Usurbilgo hitzordua

Maiatzak 8, larunbata

  • 09:30 Andatzara abiatzeko hitzordua Mikel Laboa plazatik.
  • 11:30 Andatza tontorrean biltzeko hitzordua. Ekitaldia: adierazpen baten irakurketa, “Ikusi mendizaleak” kanta abestea…

Izen ematea

Sarek asteburuetan Mikel Laboa plazan jarriko duen postuan edo 650tontor.sare.eus atarian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.