Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolatuta gaur odol ematea Udarregi Ikastolan

Arg.: Noaua!

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak “Lagundu bizitzari, eman odola” lemapean, odola emateko hitzordua jarria du gaurko (maitzak 3). Odol ematea bi hilean behin izaten da eta gaur, 16:30etatik 20:10era bitartean egingo da, Udarregi Ikastolan. Usurbilgo Odol Emaileen taldetik 18 urte beteta dituzten herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera.

Hitzorduak

Aurretik odola eman dutenei deitu egingo zaie hitzordua zehazteko. Aldiz, lehen aldiz eman nahi duenak astelehen honetan, maiatzaren 3an goizean bertan ondorengo telefono zenbakira deitu behar du eta hitzordua eskatu: 943 007 884.

Odola emateko bete beharreko baldintzak

  • 18-65 urte artean izatea.
  • 50 kilotik gora pisatzea.
  • 12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
  • Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.