Aroa Etxeburua Usurbilgo EH Bilduko zinegotziak uko egin dio karguari, eta taldearen hurrengo kide Ainhoa Arrozpidek kargua hartzeko prozesua abiatu da

Apirilaren 29ko osoko bilkura burutu zen udalean eta bertan jakinarazi zen, EH Bilduko zinegotzia den Aroa Etxeburua Ugartemendiak uko egin diola karguari, arrazoi pertsonalak argudiatuta. Bere ordez, EH Bilduren hautets-zerrendako hurrengo kideak, Ainhoa Arrozpide Landak, kargua hartzeko prozesua abiatuko du udalak. Udalaren esanetan, maiatzeko osoko bilkuran har dezake kargua Ainhoak, baldin eta ordurako Hauteskunde Batzorde Zentralak dagokion kredentziala luzatzen badio.

Aroa Bengoetxea eta Ainhoa Arrozpide

Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea

Aroa Etxeburua zinegotziak kargua utzi duela jakinarazi dugu, pena handiz, gaurko osoko bilkuran. Azken hilabeteak ez dira errazak izan Aroarentzat, eta ez da indarrez sentitzen halako ardura eta kargu batekin jarraitzeko. Bere erabakia ulertu, errespetatu eta babesten dugu. Pena dugu, ordea, Aroaren gaztetasunak, freskotasunak eta indarrak taldeari eta udal jardunari ekarpen handia egin diolako eta asko zuelako emateko. Bide laburra egin badugu ere elkarrekin, Aroa ezagutzeko aukera eta zortea izan dugu, eta onena opa diogu.Bere tokia Ainhoa Arrozpide Landak hartuko du. Pertsona aparta eta militante eta ekintzaile nekaezina. Ibilbide luzea du herrigintzan, eta beti izan da prest bere ekarpena egiteko hamaika jarduera eta dinamiketan. Beti bere onena ematen, eragiten, Usurbil hobea zerumugan. Herri honekiko konpromisoak eraman du, orain, zinegotzi izatera, eta guk eskertu baino ezin dugu egin bere eskuzabaltasuna. Maiatzeko plenoan hartuko du kargua. Ongi-etorri!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.