
Maiatzaren 23an egun handia ospatu behar genuen Usurbilen, Sagardo Eguna hain zuzen ere. Baina iaztik bizitzen ari garen pandemiak eraginda, 2021eko Sagardo Eguna ere etxetik ospatzeko deia egin du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Iaz bezala baserritarrez jantzi, etxeko balkoi, leiho eta atariak apaindu eta txotx egiteko deia egin du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak.
SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK TALDEKOEN OHARRA
Kaixo lagunok! Izugarrizko gogoa genuen aurtengoan gure herriko plaza horrela ikusteko, baina tamalez, egungo osasun egoera dela medio, ezinezkoa da horrelakorik antolatzea. Aurtengo honetan ere zuen etxeetan ospatzera animatzen zaituztegu ordea, jantzi balkoiak lehengo urtean banatu genituen eta gorde zenituzten plastikoekin, atera maindire txuri bat eta trapu gorriren batekin atondu, atara armairutik baserritar jantziak, ireki sagardo botila eta egin TXOTX! Ez gaitzala egoerak atzera bota eta ospa dezagun Usurbilgo Sagardo Eguna, ahal den moduan eta beti ere osasun neurriak zainduz. Ez dezagun ahaztu inoiz… Usurbildarrak daukate… sagardo… alkate. Datorren urtean inoiz baino kementsuago itzuliko gara! Gora Usurbilgo Sagardo Eguna!
2020ko Sagardo Eguneko irudiak
Bideoa: Noaua!
One thought on “2021eko Sagardo Eguna etxetik ospatzeko deia egin du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak”