Maiatzak 2, ezohiko Andatza Eguna

Maiatzaren 2an (igandea), ezohiko Andatza Eguna ospatuko da. Pandemiaren ondorioz, iaz bezala, aurten ere ez da ezer berezirik ospatuko baina Usurbilgo Udalak eta Andatza Eguneko antolatzaileek mendira joatera animatu dituzte herritarrak, segurtasun neurriak errespetatuz. Eguna ezohiko modu batean ospatzeko bi zirkuitu antolatu dituzte, tontorraz harago, Andatzaren beste txoko batzuk ezagutzeko.

  • Andatza Egunaren bezperan, kartelak jarriko dituzte San Estebandik hasita, zirkuitua nork bere kasa egin ahal izan dezan.
  • Lau kilometroko ibilaldi gidatu bat antolatu dute elkarlanean Usurbilgo Udalak eta Andatza Eguneko Usurbilgo zein Zizurkilgo antolatzaileek, Andatzako ondarea gehiago ezagutzeko. 10:00etan abiatuko da, Ziortzatik. Interesa dutenek bertara azaldu besterik ez dute egin behar, eta elkartutako lagun kopuruaren arabera, taldeka antolatuko dira. Joseba Alonsok gidatuko du ibilaldi hori. Asier Agirresarobe eta Javi Castrorekin batera, Andatzako mugarri eta errotarriak aztertzen aritu da Alonso azken urteetan.

Andatzari buruzko zenbait lan interesgarri

2019an, bi lan interesgarri egin ziren Andatza mendia ardatz zutenak, eta iaz, hitzaldiak eta bisitak egiteko asmoa zegoen. Tamalez pandemiaren eraginez dena bertan behera gelditu zen. Usurbilgo Udalak orduan egindako lanen laburpen bana sarean dauzka jarrita interesa duenak begiratua botatzeko: Txangostako megalitoa (Aranzadi, 2019), Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak (laburpena) eta Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak (txostena).

usurbil.eus/eu/andatzako-ondarea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.