Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta, maiatzaren 9an bi martxa Arkaitzerrekara eta maiatzaren 15ean Aranaerrekaren garbiketa

Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak maiatzerako bi ekimen antolatu ditu Zubietako erraustegiaren eremutik Arkaitzerrekara isuritako amoniakoak ehunka arrain hil zituenetik urtea beteko den honetan. 2020ko maiatzaren 9an Zubietako Arkaitzerrekan ehunka aingira eta arrain hilik agertu ziren. Gerora jakin zen, erraustegiko eremutik Arkaitzerrekara isuritako amoniakoak eragin zuela hondamendia.

Anerreka Ingurumen Elkartea

“Maiatzaren 9an urtea beteko da Zubietako erraustegitik egindako isurketa kutsakor batek Arkaitzerrekan ehunka arrain hil zituela, horien artean aingirak, babestutako espeziea. Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakariak hasiera batean ukatu egin zuen isuriaren jatorria erraustegitik zetorrela. Herritarren salaketen aurrean, ordea, amoniako-ihes bat izan zela onartu behar izan zuen, eta Guardia Zibilak baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkako delituen ikerketa abiatu zuen. Nahiz eta behin eta berriro goraipatzen duten erraustegiaren segurtasuna eta haren kudeaketaren gardentasuna, errealitateak kontrakoa erakutsi digu: osasun-arriskua, naturari kalteak eta informazioa ezkutatzea. Egoera horren aurrean, herritarrak behartuta gaude erraustegia zuzenean kontrolatzera eta baliabide naturalak babestera. Hori dela eta, jarduera hauek antolatu ditugu urteurren garrantzitsu honen inguruan”.

deialdiak

Maiatzak 8, larunbata

  • 11:30-13:00 Erreken garbitasunaren aldeko kartel marrazketa Usurbilgo frontoian: “Haur eta helduen konzientziazio handiago bat sortzearren, familia eta lagun artean egiteko abiatu den ekintza. Erreken garbitasuna mantentzearen garrantzia aldarrikatzen duten kartelak margotuko ditugu”.
  • Izen ematea (ez da beharrezkoa): usurbilkultura.eus
  • Edukiera: 40 lagun.

Maiatzak 9, igandea

  • 11:00 Martxak Usurbilgo frontoitik eta Zubietatik Arkaitzerrekara, erraustegitik amoniakoa isuri eta ehunka arrain hil zirenetik urtea beteko den egunean.

Maiatzak 15, larunbata

  • 10:00 Auzolana: Usurbilgo Aranaerrekaren garbiketa Artzabal gunean: “Kalean botatzen diren hondakin asko ibai-sistemara iristen dira eta bertatik itsasora. Plastikoek ingurumenean duten eragin negatiboaren inguruan hausnartu behar da. Usurbilen ere nabarmena da, eta herritarrak kontzientziatu eta egoera hobetzearen, Aranerreka garbitzeko auzolana antolatu dugu. Ez da ezer eraman behar, maiatzaren 15ean goizeko 10:00etan Artzabalen azaldu eta bukaeran hamaiketako bat eskainiko dugu.

2020ko maiatzak 9

Zubietako Arkaitz errekan (Donostiako erraustegiaren azpiko errekan) aingira eta arrain ugari hilda agertu ziren iazko maiatzaren 9an. Inguru horretan bat egiten dute Arkaitz eta Lizardi errekek eta bien urak Oria ibaira doaz gero. Zubietako Artzabaleta inguruko bizilagun batek topatu zituen: “Erraustegitik ehunka metro gutxira, lehen bistadizoan, 15 metrotan, 20 arrain hilda ikusi ditugu, baita 30 zentimetroko aingira bat ere. Gehiago dira ordea, hildako arrain eta aingirak. Larrialdi zerbitzuetara, 112 telefono zenbakira deitu dugu. Usurbilgo udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira. Gertatutakoa iruditan jaso dute”.  Basozaina ere bertaratu zen. Eguerdian URA Uraren Euskal Agentzia bertan izan zen laginak hartzen. Errauste plantan ere izan ziren uraren agentziakoak, eta han ere laginak hartu zituzten.

Beste egunetan baina apar gehiago agertu zen errekan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batek hildako arrain batzuk eta uraren laginak hartu zituen, analitika egitea baztertu gabe: “Apar pixka bat izaten da erreketan, batzuetan naturala izaten da. Baina gaur besteetan baino apar gehiago zegoen”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.