Usurbilgo Sarek antolatuta, apirilaren 30ean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Apirilaren 30ean (ostirala), Usurbilgo Sarek antolatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan arratsaldeko 20:00etan. Ekimen honetan parte hartu asmo dutenei, maskarak erabili eta segurtasun tartea errespetatzea eskatzen diete deitzaileek.

Euskal Herriko tontorren igoera

Sarek jakinarazi du Izan Bidea dinamikak aurrera jarraitzen duela. Horrela, maiatzaren 8an milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joateko ekimena antolatu du.

Izan Bidea dinamikak aurrera darrai, eta, horregatik, duela hilabete batzuk esan genuen bezala, maiatzaren 8an milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joango gara. Bertan, presoak etxera itzultzeko bidearen hasiera aldarrikatuko dugu, eta, helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da urruntze-politika bertan behera uztea eta gradu-progresioa aplikatzea preso guztiei.

Izan Bidea dinamikaren barruan, gaur arte, ia-ia milioi bat km bete dira ekimenari ekin genionean iragarritako 3.127.326 kilometroetatik. Hau da, gure konpromisoa da Euskal Herrian bizi garen herritar beste km egitea. Euskal Herriko gailurretara joateko igoera hau urriaren 3an egin nahi genuen, baina atzeratu behar izan genuen eguraldia dela eta. Orain, are gogotsuago eta indartsuago ekingo diogu. Gero eta gehiago garelako ibiltarien sare hau osatzen dugun eta kilometroak egiten ari garenak. Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta bizikidetza eta bakea lortzeko bidean aurrera egitea.

Dinamika honek ideologia askotako pertsonak elkartzea lortu du, eta, gizarte-aktibazioa eta erakundeetan egindako lana uztartuta, argi daukagu egoera hau behin betiko konpontzea lortuko dugula. Duela hilabete batzuk ekimen hau aurkeztu genuenean, aprobetxatu behar genuen une berezian geundela esan genuen, eta aprobetxatzen ari gara. Hala egin genuen urrian, Kontxa hondartzan osatutako mosaikoarekin, non alderdiak, sindikatuak, elkarteak eta sozietate zibila elkartu baikenituen Resolution, Resolución lelopean.

Hala egin genuen urtarrilaren 9an ere, herriz herri eta, ordura arte inoiz lortutako ordezkaritza politiko, sindikal eta sozial zabalenarekin, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, BIDEA GARA. SOMOS EL CAMINO lelopean. Eta bide hori garatzen jarraituko dugu. Adostasun politiko eta sindikalen aktibazioa, sozietate zibilarekin batera. Helburua lortzeko modu bakarra bidea elkarren ondoan egitea baita.

Bat egiten dugulako helburuetan: urruntze-politika desagertzea eta presoak eta erbesteratuak Euskal Herrira itzultzea, eta gradu-progresioa aplikatzea, salbuespenik gabe. Hau da, egunero-egunero presoen eta haien senideen eskubideak urratzen dituen salbuespen-erregimena desagerraraztea.

Salbuespen-erregimenaren ondorioz:

  • Gaixotasun larriak dituzten presoak eta adin handiko presoak kartzelan jarraitzen dute.
  • 80 motxiladun ume baino gehiago, praktikan, umezurtz daude eta ez daukate aukeratik ama, aita edo biak besarkatzeko preso baitaude.

Oraindik bide luzea dugu aurretik. Eta SAREk maiatzaren 8ko ekimena eta antzekoak planteatzen jarraituko du, herritarrak aktibatzen jarraitzeko eta, hala, aldarrikapen hauek kalean mantentzeko, gure helburuak lortu arte.

Euskal Herriko 650 mendi hauetara joateko ekimena erronka historiko bat da. Gure Herriko mendi esanguratsuenak dira; aurtengo ehun urtekoen zerrendan sartuta dauden gailurrak dira. Zailtasun handiko, ertaineko eta txikiko mendiak dira, parte hartu nahi duten guztiei parte hartzeko aukera bermatu nahi diegulako: mendizale esperientziadunei, familiei, umeei, helduei, nagusiei, gazteei. Baita mendira urtean behin baino ez doazenei ere. Aukera zabala eskainiko dugu, bakoitzak bere neurrirako mendia hauta dezan.

Inoiz ez da egin mendi hauetara egun berean milaka eta milaka pertsona joateko ekimen bat, goian IZAN BIDEA bandera zabaltzeko. Gure aldarrikapenen bandera, hain zuen. Ekimen polita eta esanguratsua da, erakusteko prest gaudela urratsak emateko, aldapan gora edo aldapan behera, baina guztiok batera, euskal presoen eskubideen urraketa desager dadin. Gaurtik aurrera erabilgarri egongo da 650tontor.sare.eus web orria, ekimenari buruzko informazio guztiarekin. Orri horretan eman ahal izango da izena, baita herriz herri ere.

Izan gaitezen bidea. Batu gaitezen ibiltarien sare zabal honetara, bizikidetzaren, bakearen eta konponbidearen alde”.

Informazio gehiago: sare.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.