
Apirilaren 27an (asteartea) Usurbilgo Udalak Txokoaldeko udal-ekipamenduari buruzko bilera irekia antolatu du. Bertan, orain arte egindako lanen berri emango da eta aurrera begira, antolaketa eta irekieraren nondik norakoak zehaztuko dira. Bilera Erroizpe elkartearen aurreko plazan egingo da arratsaldeko 18:30ean.
Usurbilgo Udala: “Datozen asteetan amaituko dira Txokoaldeko udal-ekipamendu berriaren lanak. Horren harira, auzotarrekin bilera deitu du Udalak. Apirilaren 27an, 18:30ean, elkarte aurreko plazan. Gaiak: antolaketa eta irekiera”.