UEMAk eta Usurbilgo Udalak, elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, Udalerro Euskaldinen Mankomunitateak (UEMA) eta Usurbilgo Udalak, elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin UEMAk lortu nahi duena.

Herritar gehienek errenta aitorpean euskaraz egitea garrantzitsua da UEMArentzat, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat baita: “Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi du aurten ere UEMAk, udalekin eta beste hainbat erakunde publikorekin elkarlanean abiarazitako kanpainarekin, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere. Lurralde, foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak bere errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpaina eta mezua, eta UEMA ere horren arabera ari da elkarlanean bateko eta besteko erakundeekin”.

Gipuzkoan, iaz abiarazi zuen 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz egitasmoari helduko dio aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lau urterako egitasmoa aurkeztu zuen iaz eta, horren baitan, Ogasunarekin euskaraz leloa gehituko dute aurtengo kanpainari lotutako euskarri guztietan. Horretarako, dokumentu bat prestatu dute, herritarrek euren hizkuntza hautua euskararen alde egiteko moduen berri emateko. Logo bat ere prestatu dute, Ogasunarekin euskaraz leloa daramana. Logo bat ere prestatu dute, Ogasunarekin euskaraz leloa daramana. Gipuzkoako Aldundiaren webgunean daude errenta aitorpena egiteko baliabide guztiak.

UEMAk ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat eginez, lelo hori gehitu du Gipuzkoako udaletarako prestatutako euskarri denetan. Euskarri horiek egokitu dituzte gero tokian tokiko erakundeek, dagozkien mezuak eta datuak sartzeko. Oarsoaldean, esaterako, eskualdeko udal guztiek egin dute bat kanpainarekin, azken urteotan bezala, eta errenta euskaraz egiten duten herritarren artean otorduak ere zozkatuko dituzte.

Gai honi buruzko informazio osagarria

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.