
Gaur (apirilak 23) Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta gaur egun ehun herrialde baino gehiago daude eguna ospatzen. Usurbilgo Sutegi Udal liburutegiak ere Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Jose Lusi Zumetaren heriotzaren lehen urteurrena gogora ekarri ditu: “Apirilaren 23 hau, LIBURUA eta ZUMETA omentzeko eguna da. Gurean, liburuak non-nahi, eta Zumetaren lanari buruzlo liburuak, eta beste, ikusgai Sutegiko erakusleihoan. Zatoz, eta gozatu!”.
Pandemiak ondorio okerrak izan ditu sektorean
Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak ondorio okerrak izan ditu sektorean. Ateak itxita, liburu denda asko diru sarrerarik gabe geratu ziren hainbat hilabetez, baina hala ere, jendeak inoiz baino gehiago jo zuen liburuetara, egoeraren ezinegona arintzeko. Hala ere, Internet bidez erostea ekarri zuen horrek, hala nola Amazon bezalako plataformetan; eta horrek, ez du ondorio onik ekartzen ez idazle ez argitaletxeentzat.
liburuaren munduko hiriburua
Apirileko 23an munduko hiri ezberdinak aukeratzen dira urtean zehar liburuekin harremandutako kultura-jarduerak burutzeko. Iaz Kuala Lumpur (Malasia) izan zen eta 2021ean Tiflis (Georgia) da.