
Gaur (apirilak 22), LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan greba eguna deitu dute sektore publiko osoan. Mobilizazioak deitu dituzte 11:30ean hiriburuetan; Gipuzkoa mailakoa Donostiako Bulebarretik abiatuko da. Enplegu publikoa sortzearen, eta aldi baterako enplegua zein behin behinekotasun hori pairatzen duten langileen enplegua finkatzearen alde proposatutako mobilizazio dinamika bateratuan parte hartze aktiboa izatera deitu dute sindikatuek.
Atez ate
Usurbilgo Udalak jakinarazi du hondakinen bilketa zerbitzurik ez dela egongo ostegun honetan, Garbitaniak bat egin duelako greba deialdiarekin: “Bihar ez da hondakinik jasoko, greba dela eta. Enplegu publikoa egonkortzea eskatzeko bihar egingo den grebarekin bat egin du Garbitaniak”. Horrekin batera Udalak ohartarazi du, udal-langileak ere grebara deituak izan direla, eta horrek zenbait gorabehera sor ditzakeela udaleko zerbitzuetan.
Sutegi Udal liburutegia

GARRAIO publikoa
Euskotrenek ere gutxieneko zerbitzuok finkatu ditu. Orohar, lan egunetan orduerdiro izaten dira tren zerbitzuak. Apirilaren 22an aldiz orduro izango dira. Usurbildik Donostiara 6:24-22:24 artean orduro. Azken zerbitzua 22:54an. Usurbildik Oriorantz aldiz, 6:04-22:04 artean orduro. Informazio gehiago: euskotren.eus.
Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu apirilaren 22rako. Zumaia-Donostia artean: 7:30, 8:50 (Zarautzetik), 12:35, 13:05, 18:50 (Zarautzetik), 19:50 (Zarautzetik). Donostia-Zumaia artean: 6:45, 8:45, 9:45, 13:45, 14:15, 18:45, 19:45, 21:15. Informazio gehiago: lurraldebus.eus.
