
Usurbilgo Udalak Atez Ateko bilketaren 2020ko datuak kaleratu ditu. Egindako lehen balorazioan, hiri hondakinen kopurua, aurreko urteekin alderatuta, zertxobait jaitsi da: 3.141. tona izan ziren 2019an, eta 3.012 tona 2020an (hau da, 129 tona gutxiago). Horrez gain, gaikako bilketa bere horretan mantendu da, %86an, eta errefus kopuruak koska bat egin du behera, 2019an baino tona bat gutxiago bildu baita (428,58 tona; 67,94/biztanleko). Balantze ekonomikoaren datuak jaso bezain pronto argitaratuko du udalak 2020ko datuen txosten osoa.
Gaikako azterketa: errefusa
- Kale garbiketan bildutako errefusa nabarmen murriztu da:
- 48,02 tona, 2020an.
- 83 tona, 2019an.
- Etxeetan jasotakoak nabarmen egin du gora:
- 73 tona, 2020an.
- 53 tona, 2019an.
- Industria jardueran murrizketa txikia izan da. Hala ere, guztira jasotako errefus kopurua 2019eko antzekoa izan da, koska bat beherago egin duen arren, tona bat gutxiago jaso baita.
Biohondakinak
- Nabarmen murriztu dira, udaleko ingurumen teknikariaren esanetan, ziurrenik, ostalaritza jardueren murrizketaren ondorio.
gaikako bilketaren emaitzak oso ona
Covid19-ak baldintzatutako lehenengo urtea izan da 2020a, eta horrek ere eragina izan du hondakinen bilketan. Dena den, udaleko ingurumen teknikariaren esanetan, gaikako bilketaren emaitzak oso ona izaten jarraitu du.
Urtez urteko datuak
- 2020_hondakinen_datuak
- 2019_hondakinen_datuak
- 2018_hondakinen_datuak
- 2017_hondakinen_datuak
- 2016_hondakinen_datuak
- 2015_hondakinen_datuak
Informazio gehiago: usurbil.eus/eu/hondakinen-bilketa-atez-ate