Usurbilgo Udalak Atez Ateko bilketaren 2020ko datuak kaleratu ditu: “Hondakin kopuruak behera egin du 2020an, gaikako bilketa mantentzearekin batera”

Usurbilgo Udalak Atez Ateko bilketaren 2020ko datuak kaleratu ditu. Egindako lehen balorazioan, hiri hondakinen kopurua, aurreko urteekin alderatuta, zertxobait jaitsi da: 3.141. tona izan ziren 2019an, eta 3.012 tona 2020an (hau da, 129 tona gutxiago). Horrez gain, gaikako bilketa bere horretan mantendu da, %86an, eta errefus kopuruak koska bat egin du behera, 2019an baino tona bat gutxiago bildu baita (428,58 tona; 67,94/biztanleko). Balantze ekonomikoaren datuak jaso bezain pronto argitaratuko du udalak 2020ko datuen txosten osoa.

Gaikako azterketa: errefusa

  • Kale garbiketan bildutako errefusa nabarmen murriztu da:
    • 48,02 tona, 2020an.
    • 83 tona, 2019an.
  • Etxeetan jasotakoak nabarmen egin du gora:
    • 73 tona, 2020an.
    • 53 tona, 2019an.
  • Industria jardueran murrizketa txikia izan da. Hala ere, guztira jasotako errefus kopurua 2019eko antzekoa izan da, koska bat beherago egin duen arren, tona bat gutxiago jaso baita.

Biohondakinak

  • Nabarmen murriztu dira, udaleko ingurumen teknikariaren esanetan, ziurrenik, ostalaritza jardueren murrizketaren ondorio.

gaikako bilketaren emaitzak oso ona

Covid19-ak baldintzatutako lehenengo urtea izan da 2020a, eta horrek ere eragina izan du hondakinen bilketan. Dena den, udaleko ingurumen teknikariaren esanetan, gaikako bilketaren emaitzak oso ona izaten jarraitu du.

Urtez urteko datuak

Informazio gehiago: usurbil.eus/eu/hondakinen-bilketa-atez-ate

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.