Orbeldi Dantza Taldeak ‘IX. Dantza Eguna’ ospatuko du apirilaren 23tik 25era

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak antolatuta, apirilaren 23tik 25era IX. Dantza Eguna ospatuko da. Orbeldi Dantza Taldeak egitarau oparoa prestatu du, tartean Sorotan Beleren kantekin osaturiko ikuskizuna. Entsegu orokorra igande honetan egin zuten Aginagako frontoian. Aipatzekoa da ere, aurtengoan deialdi berezi bat egin dutela antolatzaileek, herritarrak dantzan parte hartzera deitu dituzte apirilaren 24an egingo den tranpaldo irekian.

Apirilak 23, ostirala

Hitzaldia: “Dantza eta generoa”

  • 19:00etan, Sutegin.
  • Hizlaria: Oier Araolaza dantzaria. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har. “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” bere doktorego tesia oinarritzat hartuta, hitzaldia eskainiko du. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere doktore tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.
  • Izen-ematea: doan. usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona).

Apirilak 24, LARUNBATA

“Tranpaldo irekia” emanaldia.

  • 16:30ean, Artzabalen.
  • Herri guztiari dantzatzeko aukera eman nahi zaio, mikrofono irekia emanaldien estiloan.
  • Tranpaldoan parte hartzeko oinarriak:
    • 2013an edo lehenago jaiotakoei zuzendua dago.
    • Gehienez sei laguneko taldeak izan behar dute.
    • Norberari gehien gustatzen zaion dantza estiloan koreografia bat aurkezteko oholtza eskainiko zaio.
    • Aurretik izena eman beharko da usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzita. Emailean taldearen izena eta partehartzaileen izen-abizenak zehaztu behar dira. (Izen emateko azken eguna apirilak 17).

Orbeldiren dantza ikuskizuna

  • 19:30ean, Oiardo kiroldegian
  • Herriko musikariekin batera Sorotan Beleren musika oinarri hartuta 50 minutuko emanaldia eskainiko da.
  • Izen ematea: doan. usurbilkultura.eus plataforman Oiarko kiroldegiko aforoa mugatua delako (125 pertsona).

APIRILAK 25, IGANDEA

‘Mutu’ ikuskizuna

  • 18:00etan, Sutegin
  • Myriam Perez Cazabonen konpainiak ‘Mutu’ ikuskizuna eskainiko du. Mutu komunikazioko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen. Erlazio pertsonalek jasaten dituzten eraldaketen isla da: “Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte, eta, beste zenbaitetan ez dago zer esanik…”. Giza-erlazio zuzenen gainbeheraren irudia. Myriam Perez Cazabon 2004az geroztik dabil dantza arloan sortzaile, interprete eta irakasle lanetan.
  • Sarrera 5€ usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.