“Elhuyar solasaldiak” apirilaren 14tik maiatzaren 12ra Sutegin eta streaming bidez

Pandemiak gizartearen hainbat arlotan izan duen eragina gizarteratzeko helburuarekin, Usurbilgo Udalak eta Elhuyarrek “Elhuyar solasaldiak” hitzaldi-zikloa antolatu dute. Guztira 5 solasaldi antolatu dira, 5 asteazkenetan gauzatuko direnak, 18:30ean Sutegi kultur etxean; streaming bidez jarraitu ahal izango dira usurbilkultura.eus eta zientzia.eus atarietan. Hitzaldiak doakoak izango dira, baina Sutegira bertaratzeko aurrez izena eman beharko da, indarrean dauden edukiera-mugak direla eta. Lehengoa solasaldia pasa den astean burutu zen “Covid-19aren korapiloak deslotzen” Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kidearekin.

Apirilak 21, asteazkena: Zaintza-eredua aztergai

Maite Santxo Castiellok eta Miren Aranguren Etxartek zaintzaren gaiari helduko diote apirilaren 21eko hitzaldian: “Covid-19aren osteko gizartea, zaintzaren demokratizazioa”. Batetik, Matia fundazioa Usurbilgo Udalarekin lantzen ari den zaintza-ereduaren inguruko hausnarketa aletuko du Santxok, eta Arangurenek, berriz, Beterri-Buruntzaldean zaintzaren inguruan egin den azterketa aurkeztuko du.

  • Izena emateko: doakoa usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona). Azken eguna: 2021ko apirilak 18
  • Streaming zerbitzua egongo da.

Apirilak 28, asteazkena: Pentsamendu kritikoa hizpide

Agustin Arrieta Urtizberea EHUko filosofia irakasleak pentsamendu kritikoa izango du hizpide apirilaren 28ko solasaldian: “Pentsamendu kritikoa garatzen”. Egungo gizartearen eraldaketa-prozesu azkar eta etengabean jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko pentsamendu kritikoa garatzeko beharraz ariko da. Pentsamendu kritikoak lagunduta, informazio partzialen eta interesatuen inguruan eta ebidentzietan oinarritutako informazioa eraikitzeko premiaz ariko da.

  • Izena emateko: doakoa usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona). Azken eguna: 2021ko apirilak 26.
  • Streaming zerbitzua egongo da.

Maiatzak 5, asteazkena: Ekonomiaren berreraikuntza, ekologiatik

Maiatzaren 5ean, Covid-19aren ostean ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren aldeko hautu egin beharraz ariko dira Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialaria eta Arturo Elosegi Irurtia biologoa: “Ekonomiaren berreraikuntza ekologiaren alde”. Euskal Herriko laurehun zientzialarik baino gehiagok argitaratutako agiriaren sinatzaileak dira Begiristain zein Elosegi.

  • Izena emateko: doakoa usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona). Azken eguna: 2021ko maiatzak 3.
  • Streaming zerbitzua egongo da.

Maiatzak 12, asteazkena: Adimen artifiziala hizkuntzan

Maiatzaren 12an, azken hitzaldian, Xabier Arregi Iparragirre EHUko irakasle eta IXA taldeko kideak eta Xabier Saralegi Urizar Elhuyarreko kideak adimen artifiziala hizkuntzan izango dute hizpide, eta, zehazki, landuko dute nola eman ikuspegi soziala gaiari: “Adimen artifiziala hizkuntzan: nola eman ikuspegi soziala”.

  • Izena emateko: doakoa usurbilkultura.eus plataforman Sutegiko aforoa mugatua delako (78 pertsona). Azken eguna: 2021ko maiatzak 10.

Zientziakide egitasmoa

Zientzia herritarrengana hurbiltzeko Elhuyarrek abian jarritako Zientziakide egitasmoaren barnean kokatu behar da hitzaldi-zikloa. Zientziakideren helburua da herritarren parte-hartzea bultzatu eta gizartea zientziara gehiago gerturatzea, eta ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren (RRI ingelesez, Responsible Research and Innovation). Zientziakidek, beraz, euskal zientzia-sistemaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi du, eta “Elhuyar Solasaldiak” ekimenak horretan sakondu nahi du.

Usurbilgo Udalaren eta Elhuyarren arteko lankidetza

Usurbilgo Udala Elhuyarreko bazkidea da, eta patronatuko kidea. Elkarlan horrek, besteak beste, euskararen normalkuntza eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen aldeko lana sustatzea ditu helburu. Urterik urte, bi erakundeen artean zehazten da jarduera-programa batean, lankidetza hori zer proiektu jakinetan gauzatuko den. Hala, aipatzekoak dira, besteren artean, Harria Hitz ibilbiderako lankidetza (Elhuyarrek Usurbilgo kultura ondarea ezagutzeko ibilbidea modu irisgarrian egiteko teknologia jarri zuen), edota Pelaioenea eraikina Emakumeen Etxe eta auzo-ekipamendu gisa definitzeko prozesua bideratu izana elkarrekin.

Informazio gehiago: usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.