Apirilaren 19an Udajolaserako izen-ematea hasiko da

Noaua! Kultur Elkarteak jakinarazi du Udajolaserako izen-ematea astelehenean (apirilak 19) hasiko dela. Udajolas (Usurbilgo Udalaren laguntzarekin) euskarazko udaleku irekia da eta Usurbilen erroldatutako 4-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago (HH3- LH6). Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, gure hizkuntza den euskararen normalizazioa bultzatzeko. Aurten, uztailaren 5an hasiko da Udajolas eta uztailaren 30era arte luzatuko da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etik 13:30era.

Izen-ematea

Apirilaren 19an (astelehena) hasi eta apirilaren 30ean (ostirala) amaituko da Udajolasen izena emateko epea. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.

Jakin beharrekoak

  • Izena emateko epea: apirilak 19etik apirilak 30era (biak barne).
  • Internetez: noaua.eus/bereziak/udajolas-2021
  • Kuota: 85 euro. Familia ugaria: 69.
  • Ordainketa: Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garran tzitsua da UDAJOLAS eta haurren izen-abizenak adieraztea. ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua).
  • Plazak: Gehienezko plaza-kopurua: 200.
  • Aurkeztu beharrekoa: Izena ematerakoan, dokumentuok bidali behar dira elkartea@noaua.eus helbidera:
  1. Ordainketa agiria.
  2. Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
  3. Familia ugarien kasuan, familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia.

Oharrak

Apirilaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.

  • Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688 807 336 telefono zenbakira deituz.
  • Guraso-bilera egiterik bada, ekainaren 15an asteartea egingo da Sutegin, arratsaldeko 17:00etan.
  • Koronabirusa tarteko, Udajolas egiterik izango den edo ez bermerik ez daukagu. Hori dela eta, izen-ematea egin ondoren udalekuak ezin badira egin, diruaren %100 itzuliko da.


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.