Apirilaren 4ean Aberri Eguneko aldarrikapena abestuz egingo da dema plazan

Usurbilgo EH Bilduko udal taldeak Euskal Herria Baterak deitutako Aberri Egunerako deialdiarekin bat egin du. Apirilaren 4ean (igandea) etxeko leiho eta balkoiak ikurriñekin apaintzeko dei egin du eta egun horretan 12:30ean dema plazan hitzordua jarri da Aberri Eguneko aldarrikapena abestuz egiteko: “Igandean, keinu bat batera egingo dugu. Dema plazatik, kantuan, herri gisa. Apaindu zuen leiho eta balkoiak eta 12:30ean elkartuko gara! Gu ere Euskal Herria Batera dinamikak egindako deialdian izango gara”.

Hiru abesti

Gutxienez 115 plazatan egingo dira ekitaldi xumeak, osasun neurri guztiak errespetatuz, hiru abesti elkarrekin kantatzeko: ‘Gernikako arbola’ batasuna adierazteko, ‘Txoria txori’ askatasuna aldarrikatzeko eta ‘Ikusi mendizaleak’ maitasuna irudikatzeko.

Zuzeneko emisioak

Igandean komunikabide ugarik (sarean, irratian eta telebistan) Aberri Egunaren jarraipena egingo dute, 12:30etatik aurrera.

Euskal Herria Batera

Bateratasuna areagotuko duen herrigintza behar du Euskal Herriak, etorkizuneko proiektu politikoen oinarria izango den komunitatea trinkotzeko. Herrigintza horretan erabili beharko dugu eztabaida demokratikoa beti, konfrontazioa behar denean eta lankidetza ahal den guztietan, herritarron, eragileen eta erakundeen indarrak norabide bateratuan jartzeko. Agiri honen sinatzaileok gure esku dagoena egingo dugu bide horretan aitzinatuko gaituen dinamika sortzeko, eta Euskal Herri bateratua irudikatzen duten ikur, ereserki eta ekintzak sustatzeko. 2021eko Aberri Egunari begira, ez dakigu oraindik ea aukerarik izango ote den kalean egiteko. Guk, egoera edozein dela ere, KEINU BAT BATERA egitea proposatzen diegu euskal herritarrei, eragileei, alderdiei eta sindikatuei: apirilaren 4an kantuan egitea, denok batera Euskal Herri osoan, 12:30etan igorriko dugun seinalea jarraituz”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.