Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, larunbat honetan, martxoak 27, Zubietako erraustegira martxa egingo da Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lemapean. Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da martxa, 11:00etan. Martxalariek ordubete inguru beharko dute erraustegiaren sarrerara iristeko eta bertara iristean, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan. Herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatu dituzte.
Usurbilgo gazteak: “Aupa gazte! Larunbatean erraustegiaren kontrako martxa dago Lasarte-Oriatik abiatuta. Larunbatean goizeko 10:00etan elkartuko gara gazte guztiak Lasarte-Oriara joateko. Ez dugulako erraustegirik nahi! Animatu”.

Lasarte-Oriako gazteak: “Lasarte-Oriar gazteok! PNV makroproiektu ugari eraikitzen ari den honetan, gazteon antolakuntza behar beharrezkoa dugu. Horretarako larunbatean erraustegira egingo den martxan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Errausketarik! Ez hiri hondakinak, ez industrialak”.
Orioko joaldunak
Larunbatean martxan partaide berezi batzuk izango ditugu gurekin, Orioko joaldunak. Goizeko 11:00etan Lasarte-Oriako Okendo plazatik joareen erritmoan abiatuko dira Oriatik barrena erraustegi sarrerara 12:00etan iritsi eta ekimena burutzeko.
