Zubieta Lantzen plataformak antolatuta, martxoaren 24an (asteazkena) erraustegiaren kutsadura kontrolari buruzko hitzaldia egingo da Kaxkapeko lokalean, 18:30ean. Erraustegiaren kutsadura kontrol independentea zertan den, eta ikerketak utzitako emaitzak plazaratuko dituzte zubietarren aurrean: “Zertan da erraustegiaren kutsadura kontrol independientea? Orain arte, zein emaitza utzi du ikerketak?”. Antolatzaileek Covid19ari aurre egiteko hartutako neurri guztiak beteko dituztela adierazi dute.
Zubieta Lantzenek Eusko Jaurlaritzak akreditaturiko Euskal Herriko enpresa bat eta Holandako Toxicowatch fundazioa kontratatu zituen 2019ko udan, erraustegiaren kutsadura neurtzeko. Erraustegia martxan jarri aurretik hasi zuten ikerketa, eta harek emandako fruituak jasotzeko momentua da zubietarrentzat.