Martxoaren 27an (larunbata) Mundualdia 2021 egitasmoa ospatuko da. Egun horretan aurkeztuko dute, lehenengo aldiz, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa Sutegin, eta, horren ostean, aitortza ekitaldia egingo dute, frontoian. 19:00etan. Usurbilgo Udalak 2020ko udazkenean Aztiker Ikerguneak udalaren eskariz abiatutako jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen ikerketaren emaitzak etxez etxe banatu ditu, ondorio nagusiak modu laburtuan azaltzen dituen gida baten bidez, euskaraz eta gaztelaniaz. Gida honetan zehazten da, hemendik aurrera, ikerketak agerian jarritakoak bideratzeko ahalegina egingo duela Usurbilgo udalak, eta, horretarako, herritarrak bidelagun izatea espero da.
Aniztasuna eta elkarbizitza lantzen gida: Usurbilgo jatorri aniztasuna gida
Usurbilgo Udala
“2020ko udazkenean ez zen Mundualdirik izan Usurbilen. Batetik, jatorri aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa bete-betean zegoelako, eta, bestetik, orain arteko Mundualdien ohiko egiturak ez zuelako bat egiten Covid19-aren orduko egoerarekin eta bete beharreko araudiarekin. Hilabete batzuk geroago, bueltan da Mundualdia, ezohiko formatuan, azken hilabeteetako lanketa herritarrei helarazteko asmoz”.
Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa
Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa Aztikerrek egindako lanaren osagarria da, herritarren lekukotzak euren ahotsez ikusi eta entzuteak gaia errazago gizarteratzeko aukerak biderkatzen dituelakoan. Bi emanaldi eskainiko dira:
- Martxoaren 27an (larunbata) aurkeztuko dute publikoki Sutegin, 2021eko Mundualdiaren barruan 17:00etan. Ikerketan zein ikus-entzunezkoan parte hartu duten herritarrei aurkeztuko diete lana.
- Martxoak 28an, (igandea), usurbildar guztiei aurkeztuko zaie, Sutegin, 17:00etan. Emanaldia ikusteko aurrez izena eman behar da usurbilkultura webgunean.