Martxoaren 25ean Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak “Zaldibar. Zona cero” liburua aurkeztuko du Sutegin

Usurbilgo Anerreka elkarteak antolatuta, martxoaren 25ean (osteguna) “Zaldibar. Zona cero” liburuaren aurkezpena egingo da. Liburuaren egilea, Ahoztar Zelaieta, bertan egongo da. Zaldibarko zabortegian 2019ko otsailren 6an gertatutako hondamendia eta haren ondoren abiatutako ikerketetan azaleratutako ustezko irregulartasunak jaso ditu liburuan Zelaietak. Aurkezpena Sutegiko auditoriumean egingo da, 18:30ean. Sutegiko edukiera mukatu denez (78 pertsona) aldez aurretik izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean (izena emateko azken eguna martxoak 25).

Ahoztar Zelaieta

Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972) ikerketa kazetaria, idazlea eta kriminologo euskalduna da. Egin egunkariko ikerketa sailean errepresio eta narkotrafiko gaiak jorratu zituen, eta Pepe Reirekin batera Ardi Beltza eta Kalegorrian aldizkarietako kidea izan da. Ustelkeria politikoa izan du lupapean azken urteetan, eta hainbat liburu idatzi ditu. Bere lan nagusiak gaztelaniaz argitaratu dira.

‘Zaldibar. Zona cero’

‘Zaldibar. Zona cero’ hilabeteetako ikerketa-lanaren emaitza da eta zabortegiaren inguruko influentzia-trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan.

  • Egilea: Ahoztar Zelaieta Zamakona
  • Argitaletxea: Txalaparta
  • Bilduma: Orreaga
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Edizio urtea: 2020
  • Orri kopurua: 160
  • Neurria: 215×135

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.