Gaur arratsaldean Santixabel jaiak Kultur Bira formatuan antolatzen hasteko lehen bilera irekia egingo da Udarregi ikastolako erdiko aretoan

Martxoaren 1ean Usurbilgo Kultura Sailak “Aurtengo udako jaiekin, zer?” bilera irekia antolatu zuen. Bilera horretan udako festekin zer egingo den hitz egin zen. Joan zen urteko Kultur Biraren formatuak indarra hartu zuen bertaratu zirenen artean eta aurten bide horretatik jarraituko dutela adierazi dute. Beraz, aurtengo Santixabel jaiak, Kultur Bira formatuan antolatzen hasteko lehen bilera irekia gaur, martxoak 22 (astelehena) egingo da. Bilera Udarregi ikastolako erdiko aretoan egingo da, 18:30ean. (Izena emateko: usurbilkultura.eus)

Pandemiaren eraginez, 2020an Santixabel jaiak ezin izan ziren ospatu eta egoerari beste irtenbide bat emateko, ekitaldi kulturalak antolatu ziren. Kontzertuak, hitzaldiak eta gisa horretako ekitaldiak izan ziren herriko hainbat puntutan, momentuko osasun neurri guztiak beteta. Aurten ere gisa horretako formatuan egitea da lehen ideia, baina oraindik zer-nolako ekitaldiak izango diren eta nola antolatuko diren erabakitzeke dago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.