Usurbilgo Udalak antolatuta, martxoaren 21ean (igandea) Erik eta Win antzezlana eskainiko da Sutegiko auditoriumean arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak mugatuak dira (Sutegiko edukiera 78) eta aldez aurretik txartelak (6€) usurbilkultura.eus webgunean eskuratu daitezke. Izena emateko azken eguna: martxoak 19, ostirala.
Erik eta Win
2013. urtean eman zion hasiera buhameak taldeak bere bideari. Orduan, “Ez gara Palestinaz ari” ikuskizun arrakastatsua sortu zuten. Bigarren ikuskizuna dakarte orain. Muinean antzeko gaiekin dira bueltan: botere harremanak, gure baitan eraikitzen ditugun pertsonaiak, gure gatazkak, genero kontuak, gizontasuna, feminismoa…
Lau kidek osatzen dute Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obra. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa gidoiaren egileak dira eta emanaldiko ahotsa, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariak.