Ixabel Agirresarobek eta Andrea Arrutik antzerki ikastaroa eskainiko dute martxoaren 29tik apirilaren 11ra

Ixabel Agirresarobek eta Andrea Arrutik antzerki ikastaroa eskainiko dute martxoaren 29tik apirilaren 11ra, bost urtetik gorako herritarrentzat zein inguruko herrietako edonorentzat. Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da, goizetan 11:00etatik 12:30era eta arratsaldetan 17:00etatik 18:30era. Klase libreak eskainiko dituzte, hau da, bakoitzak nahi dituen klaseetara joateko aukera izango du. Klaseko 8 euro izango dira eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.

Harremanetarako:

  • Ixabel Agirresarobe (675 712 383)
  • Andrea Arruti (650 614 380).

Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe aktore eta ipuin-kontalari usurbildarra da. Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du. Besteak beste, “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlanean.

1991tik ipuinak kontatzen ditu. Batez ere haurrentzat, baina helduentzat eta familia osoarentzat ere saioak egin izan ditu. Bakarkako saioez gain Gorringo taldearen kontaketa gehienetan parte hartu du Anjel Alkain eta Iñaki Agirrezabalekin batera. ETB-1 telebista katean Ipupomamua saioan parte hartu zuen kontalari gisa.

Andrea Arruti

Andrea Arruti zestoarra da eta Noaua! astekariak egindako elkarriztan aipatzen duenez aurrerantzean Usurbilen biziko dela adierazi du. Arte Eszenikoak ikasi zituen eta orain, Ixabel Agirresarobekin batera antzerki tailerra antolatu du.

Noaua! astekariak Andrea Arruti elkarrizketatu du:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.