Gaur 12 urte betetzen dira Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa martxan jarri zela

Gaur 12 urte betetzen dira Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa martxan jarri zela, 2009ko martxoaren 16an hain zuzen ere. Usurbil Euskal Herriko lehen herria izan zen gaikako bilketarako sistema ezartzen. Errausketaren mehatxuaren aurrean hondakinak era jasangarrian kudeatzea posible dela erakustea zen helburua. Eta lortu da. Tamalez Zubietako mendi magalean erraustegia eraikia dago. Duela hamabi urte egindako urratsa ez zen Usurbildarren bitxikeri bat izan, hondakinen kudeaketa eredu jasangarri bat eraikitzeko lehen harria baizik.

Ondoren Hernanik, Oiartzunek eta Antzuolak urratsa egiteko aukera izan zuten. Era berean, Udalerri hauek egin izanak sortu zuen, gaur egun, Gipuzkoan, hiru herritik batek %80etik gorako gaikako bilketa lortzea, eta, Gipuzkoan, errausketa bezalako tratamendu toxikoan oinarritutako kudeaketa baten ordez, birziklapenean oinarritutako beste bat eraikitzen aritzea. Gaur egun, Gipuzkoa, hondakinen kudeaketan Europako eta munduko Zero Zabor mugimenduaren erreferente nagusietakoa da, eta dena, duela hamabi urte Usurbilek hasitako bideari esker izan da.

Duela hamabi urteko paranoia, mito urbanoak, ezagutzen ez genuenaren inguruko beldurrak… joan dira. Usurbilen, kontu hoiek aspaldikoak dira eta gaur egungo errealitatearen egoera hitz batek laburtzen du ongien: Normaltasuna.

Bilketa-modua

Organikoa: kubo marroian eta poltsarik gabe, zintzilikarioetan. Poltsaren ordez sukaldeko papera erabiltzea aholkatzen da. Horrela, kuboa garbi mantentzen da eta usain txarrak ekiditen dira, paperak hezetasuna xurgatzen baitu. Usainen harira, kuboa etxean den artean irekita mantentzea eta arrain hondarrak sukaldeko paperetan biltzea gomendatzen da.

Ontzi arinak: udalak herritarren eskura banatzen dabilen poltsa horietan ontzi arinak zintzilikarioetan (lurrean ez) jartzeko deia egin du.

Papera eta kartoia: udalak herritarren eskura banatzen dabilen poltsa urdinetan papera zein kartoia zintzilikarioetan (lurrean ez) jartzeko deia egin du.

Beira: kaleko iglu berdean.

Errefusa: kubo grisean, zintzilikarioetan.

Etxe-atariko zintzilikatzekoetan herritar bakoitzak bere lekua du kuboa eta poltsak uzteko.

Autokonposta eta auzokonposta

Konpostatzea hondar organikoak ongarri bihurtzea da. Prozesu motela da, baina %100 naturala. Oso erraza da, eta etxean ere egin daiteke. Lur zati txiki bat eta mimo pitin bat besterik ez da behar. Lurrik ez dutenen kasuan, udalak auzokonposta guneak sortuak ditu udalerrian zehar.

Usurbilgo Udalak autokonposta bultzatzen du herritarren artean. Autokonposta egiten duten familiek %40ko hobaria dute hondakinen tasan. Izan ere, udalak ez du etxean konpostatzen duten herritarren organikoa ez biltzen ezta tratatzen ere.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.