Arg.: Xingola
Martxoaren 8tik Artikulatik Igeldora (Aita Orkolaga ibilbidea) doan bidea itxita dago. Bertan jarrita dagoen kartelaren arabera, lan hauek bi aste iraungo dute. Zehazki errepideko zoladura, euri urak eta arekak biltzeko sarea konponduko dituzte.