Martxoaren 17an Katixa Agirreren “Amek ez dute” eleberria ikuspegi feminista batetik aztertuko da Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Udaleko Parekidatsun Sailak eta Sutegi Udal liburutegiak antolatuta, martxoaren 17an (asteazkena), Katixa Agirreren “Amek ez dute” eleberria ikuspegi feminista batetik aztertuko da Kattalin Miner idazle eta kazetariaren laguntzarekin. Bertara joateko aurrez izena eman behar da udalk liburutegian.

  • Noiz: martxoaren 17an, asteazkena.
  • Ordua: 18:30.
  • Non: Sutegiko auditoriumean.

Amek ez dute

Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Katixa Agirre Miguelez

1981 Gasteiz (Araba, Euskal Herria). Euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Atertu Arte Itxaron (Elkar).  

Kattalin Miner

Kattalin Miner Perez (Hernani, 1988) gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn. 2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen. Bertan gaur egungo aktualitatearen erretratuaren deskribapen zehatz bat egiten du Jezabel izeneko emakume gaztearen bizitza kontatuz. 2019an Moio: gordetzea ezinezko zen saiakera liburu argitaratu zuen Tene Mujika beka irabazi eta gero. Bertan Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egiten du, bederatzi lagun elkarrizketatuz. Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: EITB, Berria, Naiz eta Argian besteak beste.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.