Martxan da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 4tik 24ra Agerreko (Nafarroa hegoalde eta erdialdeko) oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Errigorak kanpaina hau urtean behin egiten du eta horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Usurbilen ere eskaera egin daiteke, Noaua! Kultur Elkartean bertan (943 360 321) edota errigora.eus atarian.
Banaketa
Banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko ditzte eskatzaileek. Eskaera egiterakoan produktuak jasotzeko puntua aukeratu behar da eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko da jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa guneak.
Ordainketa
Ordainketa txartel bidez egin daiteke, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Horrela ez bada, dena batera ordainduko da, eskudirutan, produktuak jasotzean.
Auzolana
Guzti hau auzolanean antolatzen da. Hain zuzen, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari direnen lan boluntarioari esker, norbere herrian jaso daitezke produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hau da, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko zen prezio berean.
Zer erosi daiteke?
- Zainzuriak
- Piperrak
- Orburuak
- Karduak
- Menestra
- Borraja eta zerba penkak
- Potxak
- Tomate frijitua
- Barazki kremak
- Txitxirioak
- Arroza
- Pasta
- Olioa
Produktu guztiak ikusteko: errigora.eus