Udarregi ikastolako LH 6.mailako ikasleek Zaporeak elkartearentzat esne bilketa eta arropa salmenta egingo dute martxoaren 10, 11 eta 12an

Udarregi ikastolako LH 6.mailako ikasleek Zaporeak elkartearentzat esne bilketa eta arropa salmenta egingo dute martxoaren 10, 11  eta 12an. Lortutako esnea eta arropa salmentatik ateratako dirua Lesboseko errefuxatuei laguntzeko baliatuko du Zaporeakek.

Bilketari buruzko hainbat argibide

  • Ekartzen den esnea, behi esne osoa izan behar du, iraungitze data luzekoa, Tetra Brik-ean. (Bereziki esnea iraungita iritsi ez dadin).
  • Zaporeak elkarteko hainbat produktu egongo dira salgai: jertseak, kamisetak, musukoak,…

Lekua eta ordutegiak

Esne-bilketa Ageri Aldeko patioan egingo da (euria egingo balu HH 3ko gelaren aurreko aterpean egingo da). Ikastola gorriko aretoan ere bilketa egingo da eta Haur Eskolan txoko bat prestatuko da parte hartu ahal izateko.

  • Martxoak 10, asteazkena: 09:00-9:30 / 12:30-13:00 / 14:30-15:00 / 16:30-17:00.
  • Martxoak 11, osteguna: 09:00-9:30 / 12:30-13:00 / 14:30-15:00 / 16:30-17:00.
  • Martxoak 12, ostirala: 09:00-9:30 / 12:30-13:00 / 14:30-15:00 / 16:30-17:00.

Udarregi Ikastolatolako ikasleek antolatu duten ekimen hau Zaporeak Elkartearen esne bilketaren kanpainan sartzen da. Zaporeak esne bilketa kanpaina martxoaren 13an hasiko du, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egingo du, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira.

  • Martxoak 13, larunbata: Gipuzkoa
  • Martxoak 27, larunbata: Araba
  • Apirilak 10, larunbata: Nafarroa
  • Apirilak 24, larunbata: Bizkaia

Donostian, martxoaren 13an hiru bilketa puntu egongo dira egun osoan zehar esnea jasotzen eta dirua biltzen: San Martingo azokan, Super Amara Benta Berrin, eta Super Amara Isabel IIa Etorbidean. Goizeko 10:00etatik hasi eta 20:00ak bitarte ordutegi jarraian.

Donostiaz gain, Zarautz, Usurbil, Oñati, Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio, Beasain eta Legazpin ere bilduko da esnea. Zaporeaken sare sozialen bitartez eta web orriaren bitartez puntu eta ordutegi zehatzen berri emango dute.

Lehorreko banaketa

Zaporeakek janaria sukaldatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde proiektuarekin Lesbos uharteko larrialdiko Kara Tepe errefuxiatuen esparruko iheslarientzat janari duina sukaldatzen eta banatzen: “Moriako sutearen ondoren, gure lan egiteko modua berrantolatu behar izan genuen, egoera bestelakoa baitzen. 5 hilabete hauetan, egoerak okerrera egin du esparruetan eta Covid-19a tarteko, pertsona errefuxiatuen elikadura premiak areagotu egin dira. Horiek horrela, kozinatzeaz gain, lehorreko banaketari ekitea iritzi diogu. Dagoeneko hasiak gara hilean behin lehorreko elikagai sorta zabal baten banaketa egiten Kara Tepeko 7.200 pertsonen artean. Abendutik martxora bitartean, hilean behin banaketa hori egin dugu. Orain, horretaz gain, astero esnea eta fruta helarazi nahi diegu kanpalekuko biztanleei gabezia nutrizional handiak baitituzte. Horrela, 7.200 lagunei astean behin janari osagarriko poltsa bana banatuko diegu, honela antolatuta: hileko lehenengo hiru astetan fruta eta esnea partituko dugu eta azkenekoan, berriz, janari lehorrez osatutako elikagai sorta zabal bat”.

Zaporeak Elkartea

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Gaur egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.