Zumarte Musika Eskolak antolatuta 17. Usurbilgo Soinurbil Musika Astea ospatuko da martxoaren 11tik 20ra bitartean

Zumarte Musika Eskolak antolatuta, 17. Soinurbil Musika Astea ospatuko da Usurbilen, martxoaren 11tik 20ra bitartean. Zumarte Musika Eskolak adierazitakoaren arabera, pandemia egoera dela eta beste kultur ekitaldi batzuek bezala, formato eta baldintza desberdinetan egingo dira baina beti bezala ikuslego eta musika mota desberdinak kontutan izanda.

Egitaraua

Martxoak 11, osteguna

  • 18:30etan, Zumarteko ikasleen kontzertua.
  • Sutegiko auditorioan (edukiera 75 pertsona).
  • Gonbidapenak Zumarte musika eskolan jaso behar dira.

Martxoak 12, ostirala

  • Broken brothers brass band: 2006an Iruñean sortzen da. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea ekarriko du bertara. New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians…).
  • 17:30etan Joxe Martin Sagardia plazan (edukiera 40 pertsona).
  • 18:00etan Askatasuna plazan (edukiera 50 pertsona).
  • 18:30ean Artzabalgo plazan (edukiera 60 pertsona).
  • Ordu erdiko emanaldiak egingo dituzte hiru plazetan.
  • Kontzertuetarako izen-ematea honako helbidean: usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna Martxoak 10)

Martxoak 13, larunbata

  • 11:00etan, Trakamatraka: musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen ditu. Gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatzen ditu.
  • Sutegin auditorioan (edukiera 68 pertsona).
  • Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna martxoak 13)

Martxoak 14, igandea

  • 13:00etan, Haize berriak. Sakanako Musika banda: egitaraua musika eta kanta desberdineaz osaturiko popurri bat izango da: folklorea, dantzak e.a.
  • Frontoian (edukiera 90 pertsona).
  • Zuzendaria: David Sanchez Andion.
  • Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna martxoak 12).

Martxoak 20, larunbata

  • 19:00etan, Organo eta Tronpeta kontzertua: Musikeneko goi-mailako Oscar Rodriguez (organo-jotzailea) eta Marco Cubillas (tronpeta-jotzaile) ikasleen kontzertua izango da.
  • Salbatore Parrokia (edukiera 130 pertsona).
  • Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna martxoak 20).

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.