Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, martxoaren 7an (igandea) euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan: “Alfonbra Magikoa”. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez erosi daitezke 3 eurotan, usurbilkultura.eus atarian edo egunean bertan (edukiera mugatua).
Alfonbra Magikoa
Mila eta bat gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalaria eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezalea, bi kaiman goseti eta gaizkile doilorra…
Fitxa teknikoa
- Nori zuzendua: Publiko guztientzako egokia.
- Generoa: Animazio.
- Iraupena: 81 min.