Usurbilgo Tadamun Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, martxoaren 6an (larunbata) “Reboiras, acción e corazón” luzemetraila eskainiko du Sutegiko aretoan. Emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Doakoa da baina sarrera kopurua mugatua denez, sarrerak aldez aurretik usurbilkultura.eus atarian eskuratu daitezke.
Luzemetraia Alberte Merak idatzi eta zuzendu du. Ramón Reboiras Noia “Moncho” 25 urte besterik ez zituela hil zuten 1975eko abuztuaren 12ko goizaldean. Dokumentalak haren erretratu modukoa egiten du. Frankismoaren diktadurako poliziak 1975ean hildako nazionalista galiziar gazte honen bizitza eta pentsamendua birsortzeko aukera ematen du.