Usurbilgo Ameba musika taldeak ‘Gabon’ bideoklip berria aurkeztu du

Otsailaren 14an Usurbilgo Ameba musika taldeak bere lehen diskoa, “Elikatuz” aurkeztu zuen Sutegin. Lehen emanaldiko sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren saio bat ere eskaini zuten. Oraingo honetan, Gabon” kantaren bideoklip berria aurkeztu du Amebak Yotuben duen bere kanalean. Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek Ameba musika taldea osatzen dute.

Gabon

Goizeko bostak eta ni hemen nago.
Gabon.

Nola, loak hartu gabe
nire sabaia beherantz datorrela
imajinatzen, ala ikusten.
Gaua badoa, gaupasa zoro bat
beste gauza bat zela uste nuen
baina hauxe da tokatu zaidana
bizitzea, ohe huts batean.

Begi bat itxita amestu dezaket
bestea leihotik kanpora begira
iluntasunean, ideien argitan
nire izena taupaden harira
oihukatzen duen ahots ozen bat
senti dezaket, zu ez zaudenean
nire buruarekin aurkitzen naiz.

Zenbat zabor irentsarazi diogun
gure buruari, behar barik
zelako minak, gezurrez estaliz
gure odola laban herdoildu batez
kutsatu nahirik.

Ez dut besterik inola ere nahi
bakarra da beharra
eten gabe, ase gabe
jatearen gosea.

Banandu gaitezen, berriz falta somatzeko
bat izan gaitezen odolean.

Zu ez zaudenean.

Zenbat zabor irentsarazi diogun
gure buruari, behar barik
zelako minak, gezurrez estaliz
gure odola laban herdoildu batez
kutsatu nahirik.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.