Usurbilgo Udalak “Etorkizuneko Pelaioenea Eraikitzen” bi partehartze prozesuen emaitzen aurkezpen publikoa egingo du martxoaren 6an (larunbata). Aurkezpena Kalezarreko Felix Aizpurua plazan egingo da eguerdiko 12:30ean (euria ari badu, Sutegin).
Pelaioenea eraikina birgaitu eta auzoa biziarazteko bi proiekturen egoitza izan dadin, bi parte-hartze prozesu abiatu ziren Kalezar auzoa bizigarriagoa izan dadin lagunduko dutelakoan: auzoaren beharrak asetzeko balioko duen auzo-ekipamendua eta Emakumeen Etxea.
- Izen-ematea: parekidetasuna1@usurbil.eus
- 943 377 110
- Hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz