Usurbilgo Kultura Sailak “Aurtengo udako jaiekin, zer?” bilera irekia antolatu du. Bilera honetan udako festekin zer egingo den erabakitzeko asmoa dago. Martxoan 1ean (astelehena) egingo da, 18:30ean, Udarregiko Erdiko Aretoan. Bileran parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman.
2020. urtean, koronabirusaren eraginez, Usurbilgo zenbait jai batzordeek Kultur Bira formatua sortu eta garatu zuten eta aurten, egungo egoera aztertuko da jaiekin zer egin erabakitzeko: “Aurten, iritsi da berriz ere, egoera aztertu, hausnartu eta elkarrekin, udako festekin zer egingo dugun erabakitzeko unea. Etortzeko asmoa izan ezkero, eman izena aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman”.