Hitz Aho Udarregiko guraso elkarteak, Covid19ak eragindako errealitate berrian, konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoei buruzko on-line hitzaldiak antolatu ditu: “Txerto emozionala”. Nola egokitu nahi dugu egunean eguneko errealitatera? Ze jarrerarekin aurre egin nahi diot ziurgabetasun eta ezjakintasun giro honi? Galdera hauei erantzuten saiatuko da Nerea Mendizabal psikopedagoga. Hiru saio izango dira, guraso, hezitzaile, teknikari, irakasle eta interesa duen edonorentzat zuzenduta daude.
Guraso eta interesa duen edonorentzat
- Martxoaren 8an, astelehena, 17:30etik 19:30era, euskaraz.
- Apirilaren 26an, astelehena, 17:30etik 19:30era, gazteleraz.
Hezitzaile, irakasle edota teknikarientzat
- Martxoaren 22an, astelehena, 17:30etik 19:30era, euskaraz.
Oharra
“Hitzaldia hasi aurretik, 17:20an, bileran sartzeko aukera izango duzue. Hizlaria bertan egotean Zoom aplikazioa kargatuko zaizue, eta jakin jaistea beharrezkoa ez bada ere, agian, jaitsi eta eguneratu beharko duzuela. Horrela bada jarraitu pantailan agertuko zaizun jarraibideei: Join Meeting aukerari eman ondoren deskargatu den fitxategia exekutatu. Bideokonferentzian sartzeko baimena eman arte zain egon. Bukatzeko, eta nahi izanez gero, audioa eta bideoa aktibatzeko baimenak eman”.