Larunbatean Euskal Herrian Euskarazek bere sorrera-printzipioak eguneratuta jaso dituen ‘Ikusmira’ agiria aurkeztu zuen Usurbilen

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean (otsailak 20) Euskal Herrian Euskarazek prentsaurrekoa eskaini zuen goizean Usurbilen. Mugimenduak garai berrietara egokitzeko ariketa egin duela adierazi du eta bere sorrera-printzipioak eguneratuta jaso dituen Ikusmira agiria aurkeztu du. Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren helburu nagusia berdin mantenduko da, Euskal Herria euskalduna izatea. Agiri honen berritasun nagusia euskaldunok euskaraz bizitzeko eta euskararen normalizazio osoa erdiesteko, Euskal Herrian Euskaraz-ek Euskal Herriaren independentzia argi eta garbi aldarrikatzen duena da. Ez helburu gisa, baizik eta bitarteko gisa beti ere. EHEk independentziaren beharra aldarrikatzen du euskararen lehentasunezko estatusa eraikitzeko, normalizazio osoa erdiesteko beharrezko den hizkuntza politika burujabea bultzatu ahal izateko, eta, horren emaitza gisa, euskaldunok euskaraz normaltasunez bizitzeko.

Euskararen erabilera lehentasunezkoa izatea

Mugimenduak euskararen normalizaziorako ezinbestekotzat jo du euskararen erabilera lehentasunezkoa izatea, bai ahozko erabileran bai eremu funtzional eta geografiko guztietan. EHEk bere burua bestelako zapalketak bizi dituzten norbanako eta kolektiboekiko solidario dela azaldu du eta zapalduen arteko elkartasuna eta aliantzak ezinbestekotzat jo ditu: “Euskal Herriko biztanleak deskolonizatzea aldarrikatu du, mendeko hizkuntza-praktika gainditu eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin dezagun. Euskal herritar guztiak euskaldunak izatea beharrezkoa da, baina, hizkuntza gaitasuna ez da nahikoa, hizkuntzarekiko atxikimendua behar da, jarrera euskaltzalea transmititzeko beharra”.

Desobedientzia eta aktibismoarentzako lekua

Desobedientziak eta aktibismoak lekua izango dute ikusmira berrian eta ekintzarik desobedienteentzat jo dute ahalduntzea eta euskaraz bizitzea. Instituzioei, berreuskalduntzeko hizkuntza-politika eraginkorrak egitea eskatuko diete.

Zumetaren muralaren aurrean argazkia

Kontxi Erro EHEren sortzaileetako batek eta Ane Aizpurua gaur egungo EHEko kideak azaldu zuten dokumentua Potxoenean, eta ondoren taldeko argazkia atera zuten EHEko kide zahar eta berriek, Jose Luis Zumetaren muralaren aurrean, Mikel Laboa plazan. 1979an euskararen aldeko taldea sortu zutenean zituzten kezka eta ametsak oroitu zituen Kontxi Errok: “Euskararen egoera larria zuten arrangura iturri, eta Euskal Herri euskalduna berreskuratzea iparrorratz”. Ane Aizpuruak aitortza egin zien taldearen hastapenetan euskararen aldeko borroka abiatu zutenei: “Ziur gaude euskararen egoera askoz ere larriagoa litzatekeela EHE existitu ez balitz, EHEtik igaro diren ehunka euskaltzaleren ekarpen zintzo eta eskuzabalik gabe. Oraindik bidea dago Frantziako eta Espainiako estatuen inposizio linguizidari aurre egiteko. Horregatik erabaki dugu EHEn garai berrietara eguneratzeko ariketa egitea, lehenengo urrats gisa EHEren sorrerako agiria gaurko egunera ekarrita. Datozen aste eta hilabeteotan hainbat dinamika garatuko ditugu dokumentua oinarri hartuta”.

Euskaltzaleei deia

Aurkezturiko puntuekin bat egiten duten euskaltzaleei EHErekin bat egiteko deia egin diete: “EHEren ekimenetan parte hartzeko aski da manifestu honen puntuekin ados egotea. Eta EHEren proiektuarekin bat egin eta beronen egitasmoen aldeko ekarpena egiten duen pertsona oro izan daiteke EHEren komunitatearen parte”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.