Usurbilgo Udalak “Etorkizuneko Pelaioenea Eraikitzen” proiektuaren bueltan, bi parte-hartze prozesu martxan ditu. Bata, Kalezargo auzo ekipamenduari lotutakoa eta bestea, Emakumearen Etxeari lotutakoa. Udalak bi prozesu hauek laster amaituko direla adierazi du. Azken bileren aurretik ordea, udalak beharrezkoa ikusten du bi prozesuen bilera bateratua egitea, elkarren berri izan eta funtzionamenduaz hitz egiteko hain zuzen ere.
- Otsailaren 23, asteartea, arratsaldeko 18:00etan hasita.
- Haurreskolan.
- Izen-ematea: parekidetasuna1@usurbil.eus
- 943 377 110